Ekonomia -

Araba

Aernnovak ez du enplegu erregulazioko espedientea baztertzen, Errusiarekin dituen horniketa arazoak tarteko

Asmoa da aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea ezarri behar ez izatea, baina besterik ezean, bide horretara joko dute bederatzi egunez.

Aernnovak ez du enplegu erregulazioko espedientea baztertzen
Aernnovak ez du enplegu erregulazioko espedientea baztertzen
Aernnovak ez du enplegu erregulazioko espedientea baztertzen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aernnovaren Berantevillako (Araba) lantegia "malgutasun" neurriak aztertzen ari da, Errusiarekin izaten ari den horniketa arazoei aurre egiteko, eta aukeren artean du enplegu erregulazioko espedientea ezartzea, bederatzi egunez, hurrengo bi hilabetetan.

Antza denez, aukera ezberdinak ditu mahai gainean 300 langiletik gora dituen aipatu enpresak.

Asmoa da aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea ezarri behar ez izatea, baina besterik ezean, bide horretara joko dute bederatzi egunez.

Edozein modutan, iturrien horien arabera, ABEE ez den beste irtenbide bat bilatzea dute helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Errusia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Añanako Kuadrilla