Ekonomia -

Landaben

Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du astelehen eta ostiral honetan

Erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoeragatik piezak falta direla eta, hiru egunez soilik egingo dute lan asteon Landabenen.

Landabengo lantegia. Argazkia: EFE
Landabengo lantegia
Landabengo lantegia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Volkswagenek bi egunez -otsailaren 20an eta 24an- etengo du ekoizpena asteon, erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoeragatik piezak falta dituelako.

Enpresak berak jakinarazi duenez, "astelehenean eta ostiralean Landabengo beharginak ez dira lanera joango", eta, horrenbestez, hiru eguneko lanaldia izango dute aste honetan.

Enpresak sindikatuekin adostutako aldi baterako lan erregulazioa ezarriko dute etenaldi horietan, prestakuntza ikastaroak dituzten langileen kasuetan salbu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Multinazionalak albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Enpresaburuak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan Enplegu erregulazioko espedienteak Industria sektorea