Ekonomia -

EITB DATA

Euskal presio fiskala, Espainiako eta EBko batez bestekoen azpitik

EAE (% 36,4) eta Nafarroa (% 36,2) Espainiako batez bestekoaren (% 36,8) azpitik daude, 2020ko datuen arabera. Jarduera ekonomiko hobea denez, hobeto banatzen da eta BPGan duen eragina murrizten da.

Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zergez ari garenean, zerga-sistema desberdinak alderatzea komeni da. Presio fiskala, herrialde baten zergen zenbatekoa eta barne produktu gordinerako (BPG) kotizazioak erlazionatuz neur dezakeguna, gizarte bakoitzaren garapen sozio-ekonomikoaren araberakoa da, baina baita bere ideologiaren araberakoa ere. Bi osagaihoriek funtsezko zeregina dute zergetan zenbat kargatu erabakitzeko orduan.

EITB DATAk bildutako 2021eko datuen arabera, presio fiskal handiena Danimarkan dago: zergak bere BPGaren % 46,9 dira. Gertu daude Frantzia (% 45,1), Italia (% 43,3) eta Suedia (% 42,6).

Estatu horiek guztiak Europar Batasuneko batez bestekoaren (% 41) gainetik daude. Espainiako Estatua, ordea, batez besteko horren azpitik dago. Espainian presio fiskala % 38,4koa da. Australiako (% 28,5) eta Ameriketako Estatu Batuetako (% 26,6) kasuak nabarmentzen dira presio fiskal txikiagatik.

2020ari erreparatzen badiogu, erkidegoen arteko datuak aldera ditzakegu. Bai Euskal Autonomia Erkidegoa (% 36,4), bai Nafarroako Foru Erkidegoa (% 36,2), Espainiako batez bestekoaren azpitik daude (% 36,8 2020an).

Ez dago alde handirik autonomia-erkidegoen artean, eta errenten, langabezia-tasen eta lurralde bakoitzeko desberdintasunen artean dauden ezberdintasunen ondorio dira.

Adibidez, Kataluniak (% 38,8) eta Madrilek (% 38,5) presio fiskal handiagoa dute: Hego Euskal Herrian baino errenta handiagoak daude, baina baita langabezia-tasa handiagoa eta desberdintasun handiagoa ere. Galizian (% 34,9) eta Errioxan (% 34,2), ordea, presio fiskala txikiagoa da, desberdintasun handiagoa baitago, nahiz eta langabeziaren datua ona izan.

EITB DATAk islatzen duenez, garapen ekonomiko orekatuak errenta handiagoak eta desberdintasun sozial txikiagoa dakartza, eta, beraz, diru-bilketaren helburua pertsona gehiagoren artean banatzen da, eta horrek BPGean duen eragina murrizten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Errenta aitorpena Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zerga politika EITB Data Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia