Ekonomia -
Banaketa-zentroa
Amazonen Euskadiko langileak azaroaren 28an joango dira grebara, Cyber Monday egunarekin bat eginez
Langileek "lan-prekarietatea" salatu dute, eta Amazonek Trapagaranen duen lantokiko hitzarmen propioa aldarrikatu dute.
Agentziak | EITB Media
LAB sindikatuak 24 orduko greba deitu du Amazonek Trapagaranen (Bizkaia) duen zentroan, datorren astelehenerako, azaroaren 28rako, Cyber Monday egunarekin bat eginez (deskontuen eguna online merkataritzan), eta bere lan-baldintzak negoziatzeko eskatuz. Amazonek Euskadin duen banaketa-zentro bakarra da Trapagaranekoa.
LABek ohar batean azaldu duenez, "urriaren 17an egindako lanuztearen arrakasta handiaren ondoren", 109 langileak grebara deituta daude "enpresak ukatzen dien negoziazioa" eskatzeko. Multinazionalak 2019an ireki zuen banaketaren zentro neuralgikoa Tragaranen.
Langileen zati batek pairatzen duen"lan-prekarietatea" salatu dute, eta Amazon Trapagaranen lantokiko hitzarmen propioa aldarrikatu dute, bere lan-errealitatera egokitzeko, gaur egun Bizkaiko garraio-hitzarmena aplikatzen baitzaie.