Ekonomia -

Lan gatazka

Bizkaiko metalgintzako grebak jarraipen "zabala" izan du, sindikatuen hitzetan; % 27koa patronalaren arabera

Batetik, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek eta bestetik, ELAk deituta, milaka langilek parte hartu dute eguerdian Iurretan eta Erandion egin dituzten manifestazioetan.

Gehiengo sindikalaren manifestazioa Iurretan egin dute, eguerdian. Argazkia: @LABsindikatua
Gehiengo sindikalaren manifestazioa Iurretan egin dute, eguerdian.
Gehiengo sindikalaren manifestazioa Iurretan egin dute, eguerdian. Argazkia: @LABsindikatua

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko metalgintzako greba jarraipen "zabala" izaten ari da sindikatu deitzaileen arabera. FVEM patronalak, ordea, % 27ra mugatu du parte hartzea.

Sektoreko 52.000 bat langile grebara deituta zeuden gaur datozen egunetarako antolatutako lehen greban (biharko eta asteazkenerako daude deituta besteak).

Lan hitzarmena berritu gabe dute beharginok, eta negoziazioa ez atzera ez aurrera dago. Sindikatu guztiek deitu dute lanuztea, baina, lehen aldiz, zatituta egin dute. Alde batetik, gehiengoa osatzen duten sindikatuek (CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT) egin dute deialdia, eta bestetik, ELAk.

Zatiketa gorabehera, sindikatu guztiek nabarmendu dute parte hartze altua, batez ere Durangaldean. Enpresa handienetan, ekoizpena "geldituta" dago, zentralen hitzetan. LABen esanetan, Tecuni, Arteche, Bombardier, DYF eta Vicinay lantegietan, ekoizpena geldiarazi dute, eta Ormazabalen aurreko lanuzteetan baino jarraipen handiagoa izan da.

Ohar batean, FVEM patronalak esan du, 12:00ak arteko datuen arabera, enpresen % 60k euren jardunarekin jarraitu ahal izan dutela, "langile bakar bat greban eduki gabe". Datuak 211 enpresa aztertuta bildu ditu patronalak (7.000 bat langile).

Hain justu, grebak eragindako hornidura arazoak tarteko, Gasteizko Mercedesen ez dute lanik egingo larunbatean.

Aparteko istilurik ez

Goizean ez da aparteko arazorik izan. Segurtasun Saileko iturrien arabera, Ertzaintzak ez du esku hartu behar izan goizean goiz izan diren elkarretaratzeetan, eta zaintza lanak egitera mugatu dira agenteak. Rheinmetall lantegian (Zornotza), esaterako, enpresa batzordeko kideak sartzen saiatu dira, baina agenteek eragotzi egin diete.

Aitzitik, patronalak salatu duenez, "istiluak izan dira, batez ere Durangaldean, eta lantegietan kalte materialak eragin dituzte, eta lanuztearekin bat egin nahi izan ez duten langileen aurka egin dute" grebalariek.

Bizkaiko Metaleko 52.000 langile grebara deituta daude gaur
Bizkaiko Metaleko 52.000 langile grebara deituta daude gaur
Bizkaiko Metaleko 52.000 langile grebara deituta daude gaur

0:41

CCOOren aburuz, polizia dispositiboa "gehiegizkoa" izan da, protesta guztiak "baketsuak" izan baitira.

Piketeek barrikadak jarri dituzte N-637an, Berrizen. Asuan (Erandio), manifestazio batek BI-604 errepideko zirkulazioa oztopatu du tarte batez.

N-634 en #Berriz cortada por barricadas #huelgadelmetal en Bizkaia pic.twitter.com/IwLSTV2Ls4

— Iker Salgado (@ikersalgadoser1) October 27, 2022

Eguerdian, manifestazio bana egin dituzte Iurretan eta Erandion. Lehenengoa, gehiengo sindikalak deituta (CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT), eta bigarrena, ELAk. Azken horretan, Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusia izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia ELA LAB Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO UGT Lan gatazkak ESK Burdingintza