Ekonomia -
Garraioa
Renferen doako abonuak 2023an zehar mantenduko dira
Maria Jesus Montero Ogasun ministroak aurreratu duenez, 700 milioi euro emango dizkiote Renferi neurri hori irailetik aurrera luzatzeko.
Agentziak | EITB Media
Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak aurreratu duenez, 2023an aldiriko, Rodalies eta distantzia ertaineko Renferen abonuen doakotasuna mantenduko da.
INTERESEKOA: Estatuko Aurrekontu Orokorretako proiektuaren gakoak
2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurkezteko Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Monterok aurreratu du 700 milioi euro emango dizkiotela Renferi neurri hori irailetik aurrera luzatzeko.
Neurria Ukrainako gerraren testuinguruan energia aurrezten laguntzeko abian jarritako ekimen sortaren parte izan zen.
04:14
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea