Ekonomia -
Hornidura
Nafarroako Volkswagenen lantegia bi egun gehiago geldituko da irailean, pieza faltagatik
Irailaren 5ean eta 9an ez da produkziorik egongo Landabengo lantegian, eta aldi baterako lan erregulazioko espedienteak aplikatuko dira.
Agentziak | EITB Media
Nafarroako Volkswagenek bi egun gehiago luzatuko du etenaldia datorren astean, irailaren 5ean eta 9an, astelehena eta ostirala, eta horietan eta aldi baterako lan erregulazioko espedienteak aplikatuko ditu, erdieroaleen hornidura ezegonkorraren ondorioz piezarik ez dagoelako.
Enpresak langileei iragarri dienez, "erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun-egoerak eraginda piezarik ez dagoenez, ez da produkziorik izango irailaren 5 eta 9an".
Datorren asteko gainerako egunetan "hiru txandetan aurreikusitakoaren arabera lan egingo da", eta "ixteko egunen tratamendua aldi baterako lan erregulazioa izango da".
Geldialdi horiek lantegiak ostiral honetarako, irailaren 2rako, iragarritakoari gehituko zaizkio, Piezarik ez egotea fabrikaren funtzionamendu normala eragozten ari da.