Ekonomia -

ENERGIA KRISIA

Gas-erreserbak % 77an daude Europan, % 82an Espainiako kasuan

Europar Batasunak % 80ko helburua ezarri zuen udazkenerako, eta herrialde batzuek jada gainditu dute zifra hori.

Bizkaiko Badia Gasa, Zierbenan. Argazkia: EITB Media.
Bizkaiko Badia Gasa, Zierbenan. Argazkia: EITB Media.
Bizkaiko Badia Gasa, Zierbenan. Argazkia: EITB Media.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Thierry Breton EBko Barne Merkatuko komisarioak ostegun honetan jakinarazi du hurrengo udazkenerako Europar Batasunak gasaren erreserbaren inguruan jarri zuen plana bide onean doala. Bere arabera, EBko erreserbak % 76,92an kokatzen dira, ezarritako % 80ko helburutik gertu.

Espainiaren kasuan, gas-erreserbak % 82an kokatzen dira. Beste herrialde batzuek ere gainditu dute Bruselak ezarritako helburua; Frantziak % 90ko erreserba du eta Alemaniak % 80koa.

Ekonomilari europarraren arabera, Europak "ikatza, erregaia, kerosenoa eta elektrizitatea izango ditu neguan", eta arazoa gasa eta gasaren bidez sortzen den elektrizitatea izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa bideoak Espainia Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Energia berriztagarriak Gas naturala