Gizartea -
Garraio publikoa
Hauek dira Bizkaiko garraioetako abonuen prezio berriak irailaren 1etik
Egun indarrean dauden tarifekin alderatuta, % 50eko deskontua dakarte. Prezio berriek abenduaren 31ra arte izango dute baliotasuna.
EITB MEDIA
Bilbobuseko eta Artxandako Funikularreko abonuak % 50 merkeagoak izango dira irailaren 1etik, Bilboko Udalak ostegun honetan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa aipatuta, jakitera eman duenez. Garraio publikoa sustatzeko eta energiaren eta erregaien prezioetan izandako gorakada orekatzeko neurrien testuinguruan kokatu dituzte beherapen horiek.
Beraz, kontsultatu hemen Bilbobuseko eta Artxandako Funikularreko bonuek irailaren 1etik aurrera izango duten prezio berriak (2022ko abenduaren 31ra arte izango dira indarrean).
Metro Bilbao
Deskontuak Metro Bilbaoko 1, 2 eta 3 lineetan ezarriko dira, urteko abonuetan eta Barik gabeko aldizkako txarteletan izan ezik.
Hala, Creditrans txartelarekin abonatutako bidaia arruntak 96 zentimotik 48 zentimo balio izatera igaroko dira, eta ohiko Gizatrans txartelarekin ordaindutakoak, berriz, 37 zentimotik 19 zentimora.
Familia ugarien kasuan, gune bakarrerako bidaiak 39 zentimokoak izango dira, aurreko 77 zentimoen parean. Halaber, 24 zentimo balio izango dute, 48 ordez, familia ugari berezientzat.
Era berean, hileko abonu guztiek (50 bidaiakoak, 70 bidaiakoak, ORO hileko abonuak, 70 bidaiko Gazte abonuak eta Gazte ORO abonuak) jaitsiko dute % 50ean uneko prezioa.
Bilbobus
0,33 euro bidaia bakoitzeko, Barik txartela erabiltzen dutenentzat.
0,24 euro bidaia bakoitzeko, Creditrans bonua erabiltzen duten kategoria orokorreko familia ugarientzat.
0,16 euro bidaia bakoitzeko, Creditrans bonua erabiltzen duten kategoria bereziko familia ugarientzat.
0,16 euro bidaia bakoitzeko, Gizatrans 65 urtetik gorakoentzako bonu espezifikoa erabiltzen dutenentzat.
0,16 euro bidaia bakoitzeko, txartel hobariduna dutenentzat.
16,50 euro hileko bonuaren truke, Gazte Bioren erabiltzaileentzat (26 urtetik beherakoentzako bonua da).
16,50 euro hileko bonuaren truke, Gazte Bioren erabiltzaileak diren eta familia ugarien kategoria orokorrekoak direnentzat.
8,25 euro hileko bonuaren truke, Gazte Bioren erabiltzaileak diren eta familia ugarien kategoria berezikoak direnentzat.
0,33 euro bidaia bakoitzeko, Gautxori zerbitzuetan (Barik txartela erabiliz soilik ordaindu ahal da).
Bizkaibus
70 bidaiako Gazte abonuaren prezioa 16,5 eurokoa izango da, aurreko 33 euroen aldean.
Gune bakarrerako Gazte ORO abonuak 20 euro balioko ditu, 40 ordez.
Indarrean dauden tarifekiko % 50eko deskontu horiek aipatutako hileko abonuen gainerako aukeretan ere ezarriko dira; esate baterako, gune gehiago barne hartzen dituzten bidaietan edo familia ugarien kasuan.
Artxandako Funikularra
0,32 euro bidaia bakoitzeko, Barik txartela baliatuta ordainduz gero.
Barik erabiliz erositako abonuek ere % 50eko deskontua izango dute.