Mundua -

ENERGIA KRISIA

Sanchez Scholzekin bilduko da datorren asteartean, eta Macronen Pirinioetako konexioaren babesa bilatuko du

Macronek, bere aldetik, ostegun honetan hiru egunetako bisita hasi du Aljerian, eta gasa landuko dituzten gaietako bat izango da. Frantziak Aljeriako gasa Medgazen bidez lortzen du, eta Euskal Herriko bi gasbidetik bideratzen da.

Olaf Scholz eta Pedro Sanchez aurretik izandako bilera batean. Argazkia: EFE.
Olaf Scholz eta Pedro Sanchez aurretik izandako bilera batean. Argazkia: EFE.
Olaf Scholz eta Pedro Sanchez aurretik izandako bilera batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako presidentea, Pedro Sanchez, Alemaniako kantzilerrarekin, Olaf Scholzekin, bilduko da datorren asteartean. Bi agintariek Pirinioetako gasaren interkonexioa defendatzen dute, horregatik, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak plana babes dezan saiatuko dira.

Sanchezek Latinoamerikan egiten ari den biran adierazi du Europar Komisioak jada lehenesten duela gasaren bide hori bere etorkizuneko planetan, eta Alemaniak emandako sostengua eskertu du.

Hala ere, Frantzia bide horren aurka egoten jarraitzen du. Horregatik, Sanchezek ziurtatu du, Frantziak konexioa aitortu ezean, Komisioak beste plan bat duela mahai gainean: Espainia eta Italia lotzen dituen beste interkonexio energetiko bat.

Macron, bere aldetik, ostegun honetan hiru egunetako bisita hasi du Aljerian, eta gasa landuko dituzten gaietako bat izango da. Frantziak Aljeriako gasa Medgazen bidez lortzen du, eta Euskal Herriko bi gasbidetik bideratzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Espainiako Gobernua albisteak Espainia argazkiak Alemania argazkiak Frantzia Pedro Sánchez Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Emmanuel Macron Frantziako Gobernua Olaf Scholz azken ordukoa Krisi energetikoa Energia aurreztea Energia kontsumoa