Ekonomia -

ELEKTRIZITATEA

Argindarraren prezioak gaur marka hautsiko du, iberiar salbuespena ezarri zenetik

Prezioa 365,33 euro megawatt orduan kokatuko da, eta ordurik garestiena 22:00ak eta 23:00ak artean izango da. Prezioa % 35 igoko da aurreko egunarekin konparatuta.

111,43 euro/MWh garestiago izango litzateke iberiar salbuespena hori egon ezean. Argazkia: Pixabay.
111,43 euro/MWh garestiago izango litzateke iberiar salbuespena hori egon ezean. Argazkia: Pixabay.
111,43 euro/MWh garestiago izango litzateke iberiar salbuespena hori egon ezean. Argazkia: Pixabay.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren prezioa 365,33 euro megawatt ordukoa izango da astearte honetan. Aurreko egunarekin konparatuta, % 34,77 igoko da prezioa.

Modu horretan, iberiar salbuespena ezarri zenetik izan den markarik altuena da, eta lehenengo aldiz gainditu da 360 euro/MWh-ko kouta.

Preziorik altuena 22:00etatik 23:00etara izango da. Denbora tarte horretan prezioa 250 euro/MWh-koa izango da. Baxuena, ordea, 04:00ak eta 05:00ak artean izan da, 148,60 euro/MWh-koa.

Iberiar salbuespen hori egon ezean, Espainiako argindarraren prezioa 476,76 euro/MWh izango litzateke astearte honetan, 111,43 euro/MWh garestiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Elektrizitatea azken ordukoa Krisi energetikoa