Ekonomia -

Energia krisia

Hauek dira energia aurrezteko Espainiako Gobernuak ezarritako neurriak

Neurriak 2023ko azarora arte egongo dira indarrean.

Bost neurri nagusi hartu ditu Espainiako Gobernuak energia aurrezteko. Grafikoa: EITB Media
Bost neurri nagusi hartu ditu Espainiako Gobernuak energia aurrezteko.
Bost neurri nagusi hartu ditu Espainiako Gobernuak energia aurrezteko. Grafikoa: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energia aurrezteko eta energetikoki eraginkorragoak izateko asmoz Espainiako Gobernuak onartutako neurriak asteazken honetan sartu dira indarrean. Hala ere, oraindik neurrietara egokitzen ari diren establezimenduei zigorrak berehala ezartzen hastea ez da espero.

- Eraikin publikoetako berokuntza eta aire girotua mugatzea: gehienez, 19 ºC neguan, eta, gutxienez, 27 ºC udan.

Berogailuaren eta aire girotuaren tenperatura.

- Argiak itzaltzea 22:00etatik aurrera establezimenduetako erakusleihoetan eta erabiltzen ari ez diren eraikin publikoetan.

Argiak itzaltzeko neurriak.

- Establezimenduetako ateak ixtea airea edo berokuntza martxan dagoenean. Kasu horretan, establezimenduek irailaren 30era arte dute egokitzeko. 

Ateak ixteko agindua.

- Galdaretan eta instalazio termikoetan ezohiko azterketa egitea, azkenekoz 2021eko urtarrilean egin bazen.

Galdarak ikuskatzeko betebeharra.

- Aldirietako trenak doakoak izango dira irailaren 1etik, eta Avant zerbitzuak % 50 merkatuko dituzte. Laguntza horiek irailaren 1etik abenduaren 31ra arte egongo dira indarrean, eta erabiltzaileek 10 eta 20 euro arteko bermea ordaindu beharko dute bonuak erosterakoan. Berme hori itzuli egingo diete lau hilabete horietan 16 bidaia (hilean 4) egiten badituzte.

Garraio alorrean hartutako neurriak.

Neurriok 2023ko azaroaren 1a arte izango dira indarrean, eta astebete barru aktibatuko dituzte. Gainera, irailean "txoke plana" aurkeztuko du Espainiako Exekutiboak, energia aurrezteko neurri gehiago onartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua bideoak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Energia berriztagarriak Gas naturala Energia iturriak Kontsumo elektrikoa murriztea