Ekonomia -

ENERGIA

Espainiako Gobernuak energiaren eraginkortasunerako eta aurrezkirako neurri sorta onartuko du

Pedro Sanchezek aurreko ostiralean aurreratu zuen berogailua 19 gradura eta aire girotua 27ra mugatzea eskatuko ziola sektore pribatuari. Halaber, gogorarazi zuen Espainiak, bere borondatez, gas kontsumoa % 7 murriztu behar duela hurrengo hilabeteetan.

Gobernuak aire girotua 27ra mugatzea eskatuko dio sektore pribatuari. Argazkia: EFE.
Gobernuak aire girotua 27ra mugatzea eskatuko dio sektore pribatuari. Argazkia: EFE.
Gobernuak aire girotua 27ra mugatzea eskatuko dio sektore pribatuari. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak energiaren eraginkortasunerako eta aurrezkirako premiazko neurri sorta bat onartuko du astelehen honetan, "Europako herrialde guztiak egiten ari direnarekin bat etorriz".

Gobernuak joan den ostiralean jakinarazi zuen energia aurrezteko plan batean lanean ari zela, eta plan horretan arautuko zela eremu publikoan telelana sustatzea eta eraikin publikoetan aire girotua eta berogailua modu eraginkorragoan erabiltzea. Pedro Sanchez presidenteak aurreratu zuen berogailua 19 gradura eta aire girotua 27ra mugatzea eskatuko ziola sektore pribatuari.

Sanchezek gogorarazi zuen Espainiak bere borondatez gas kontsumoa % 7 murriztu behar duela hurrengo hilabeteetan, Europako Batzordeak aste honetan adostutakoaren arabera.

"Merkataritza zentro batera sartu besterik ez da egin behar aire girotua altuegi dagoela ohartzeko", gaineratu du presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ministroen Kontseilua bideoak Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Elektrizitatea Gasaren prezioa Efizientzia energetikoa Energia gaur