Ekonomia -

Telekomunikazioak

Orangek eta MasMovilek bat-egitea adostu dute

Operazioak Euskaltel taldeari eragingo lioke, MasMovil multinazionalaren menpe baita.

18.600 miloi euroko balioa hartuko luke konpainiak.
Pertsona bat sakelako telefono batekin eskuan
Orange eta MasMovil enpresak fusionatu egingo dira

01:13

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxotik negoziaketan eman ostean, Orange eta MasMovil enpresek akordioa itxi dute haien fusiorako, bi konpainiek ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

Akordioa oraindik Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak berretsiko zain badago ere, jakinarazi dute bat-egitea % 50ean gauzatuko dela, bi aldeek administrazio gaitasun bera dutelarik.

Zehazki, ateratzen den erakundea Orange eta Lorca JVCo MasMovileko matrize britainiarrak kontrolatuko luke, % 50ean, gobernantza-eskubideen berdintasunarekin. 18.600 miloi euroko balioa hartuko luke konpainiak.

Eragiketa 2023ko bigarren seihilekoan ixtea aurreikusita dago, eta Euskaltel taldeari eragingo lioke, Masmovil multinazionalaren mende baitago.

Christel Heydeme Orangeko kontseilari delegatua pozik agertu da negoziazioen itxierarekin, "operadore indartsuago bakarra sortzeko bidea ahalbidetzen duelako, 5G eta zuntz inbertsioak ahalbidetuko dituena, Espainia osoko bezeroei mesede eginez".

Meinrad Spenger MásMóvileko homologoak azpimarratu duenez, akordioarekin "operadore indartsu bat sortuko da, negozio eredu jasangarri batekin eta mundu mailako azpiegituretan, teknologian eta talentuan inbertitzeko gaitasunarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak albisteak Espainia Frantzia albisteak Telefonia mugikorra Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa