Ekonomia -

Europar Batasuna

Bruselak gasa borondatez % 15 murriztea proposatu die Europar Batasuneko estatuei

Europako Batzordeak gas-horniduraren segurtasunaren alerta ezarri eta gas-kontsumoa murrizteko nahitaezko murrizketak ezarri ahal izateko araudi berri bat proposatu du.

Ursula Von der Leyen, gaur, Bruselan. EFE
Ursula Von der Leyen, gaur, Bruselan. EFE
Europako Batzordeak gas-kontsumoa % 15 murriztea eskatu die Estatu kideei

01:34

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak (EB) Europar Batasuneko herrialdeei eskatu die abuztuaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra bitartean % 15 murriztea gas-kontsumoa. Etxeetan, enpresetan eta sektore publikoan aurrezteko neurriak hartzeko eskatu du Errusiak gas-hornidura etengo balu prest egoteko. 

"Gasa aurreztu, negu seguru baterako" izeneko planak, Gobernuei dei egiten die kanpainak egin ditzaten etxeetan termostatoa jaisteko, eraikin publikoetan berogailua edo aire girotua mugatzeko eta industriari pizgarriak emateko erregai alternatiboak erabil ditzaten edo gasaren kontsumoa murriztu dezaten ahal denean.

Neurri horiek lagundu beharko lukete kontsumoa % 15 murrizten datozen urteetan, azken bosturteko kontsumoarekin alderatuta. 

Oraingoz borondatezkoa izango da neurria, baina, Europako Batzordeak proposatutako erregulazioak aurreikusten du Batzordeak derrigorrez ere ezarri ahal izatea gas-eskaria murrizteko nahitaezko jomugak, baldin eta horniduraren segurtasunari buruzko "alerta" bat ezartzen badu Batasun osoan. Alarma hori ezarriko litzateke gas-urritasun larria dagoela ikusiko balitz edo ohiz kanpoko eskaria egongo balitz. 

Gainera, estatu kideek larrialdi-planak eguneratu beharko dituzte iraila amaitu baino lehen, gas-kontsumoa % 15 murrizteko helburua betetzeko neurriekin, eta bi hilean behin horren berri eman beharko diote Europako Exekutiboari.

Halaber, gas solidarioaren hornidura eskatzen duten EBko herrialdeek frogatu egin beharko dute beren barne-merkatuan eskaria murrizteko beharrezko neurriak hartu dituztela.

Zein da egoera zehatza Europan, gas-hornidurari dagokionez?
Zein da egoera zehatza Europan, gas-hornidurari dagokionez?
Zein da egoera zehatza Europan, gas-hornidurari dagokionez?

2:13
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Brusela Errusia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gas naturala Errusia-Ukraina gerra Kontsumo elektrikoa murriztea Energia gaur