Ekonomia -
Lan-istripua Nafarroan
Behargin bat oso larri zauritu da Tafallan, AHTko eraikuntza lanetan aldamio batetik erorita
Langilea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Ezbeharra 9:30ak aldera gertatu da NA-132 errepidearen ondoan.
Agentziak | EiTB Media
Langile bat oso larri zauritu da AHTko eraikuntza lanetan gertatutako istripuan, Tafallan (Nafarroa).
Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra 9:30ak aldera gertatu da NA-132 errepidearen alboan. Behargina aldamio batetik erori da.
Langilea oso larri zauritu da, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute.
Tafallako eta Iruñeko foruzainak bertaratu dira, eta Tafallako Polizia Judiziala gertatutakoa ikertzen ari da.
Era berean, suhiltzaileak, medikuak eta Nafarroako Gobernuaren helikopteroa bertaratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea