Ekonomia -

ekonomiari buruzko txostena

Euskadi % 3,6 haziko da aurten, eta % 2,7, datorren urtean, Laboral Kutxaren arabera

Gainera, entitateak egindako aurreikuspen ekonomikoek diotenez, orain "hazkundean" gaude nahiz eta "dezelerazioa" izan den, eta zaila da Euskadi atzeraldian sartzea.

Langileak lanean, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Langileak lanean, Donostian
Laborak Kutxaren ustetan, inflazioaren gorakada eten egingo da eta beherako joera hartuko du

01:16

Eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laboral Kutxak jaitsi egin ditu Euskadirako aurreikuspen ekonomikoak, eta, gaur aurkeztu duen ekonomiari buruzko txostenean esan duenez, Euskadi % 3,6 haziko litzateke aurten, eta % 2,7, hurrengo urtean.

Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa Saileko zuzendariaren esanetan, "zaila" da Euskadi edo Espainia atzeraldian sartzea, beti ere, "estres egoeran" sartu ezean, baina egoera hori, gaur gaurkoz, ez da aurreikusten.

Madariagaren iritziz, prezioek gora egiten jarraituko dute aurten, baina baliteke urte bukaeran "tasa lasaitzen hastea". Atzeraldian sartzeko, gaineratu duenaren arabera, zenbait gauza gertatu beharko lirateke. Horren ildotik esan du "Europako ekonomiarentzat kolpe handia" litzatekela Errusiak gasaren hornikuntza etetea; horrek "atzeraldia" eragin lezakela. 

Ikerketaren egileak adierazi duenez, "ziurgabetasun handia dago", eta, hori dela eta, zifrak "aldakortasun handia izan dezaketen estimazioak dira". Madariagaren iritzian, EAEko BPGa % 3,6 haziko da 2022an, eta % 2,7, 2023an. Gainera, Euskadin, enplegua % 1 haziko dela uste du, eta % 0,7, datorren urtean.

Edonola ere, Madariagak azpimarratu du oraintxe "hazkundean" gaudela, nahiz eta "dezelerazioa" egon den. Halaber, "testuingurua goibel egon arren", Next Generation Funtsek "ekonomian ekarri beharko luketen bultzada eraldatzailea" baliogarritzat jo du, "aukera paregabea eskaintzen dutelako herrialdearen egitura ekonomikoa modernizatzeko ekoizpen sarea sortzeko". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Laboral Kutxa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak