Ekonomia -

Garraio publikoa

Sanchezek garraio publikoan iragarritako deskontuak EAEn nola aplikatu daitezkeen aztertuko dute erakundeek

Espainiako Gobernuak garraio publikoan % 50eko deskontuak iragarri ditu. Beherapenaren % 30 Estatuak hartuko luke bere gain eta gainerako % 20a ordaintzea euskal erakundeen esku geratuko litzateke.   

Lurraldebuseko autobusak.
Lurraldebuseko autobusak.
Lurraldebuseko autobusak.

EUSKADI IRRATIA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeek tentu handiz aztertu nahi dute garraio publikoan deskontuak ezartzeko Espainiako Gobernuak onartu berri duen lege-dekretua.

Ebazpenaren arabera, Pedro Sanchezen Exekutiboak % 50eko beherapena aplikatuko du bere ardurapeko garraio publikoan.

Halaber, erkidegoen, foru aldundien eta udalen ardurapekoak diren garraio publikoan abonuak % 30ean murriztea ahalbidetuko du, bere poltsikotik dirua jarrita. Beraz, galdera da euskal erakundeek gainerako % 20a jarriko ote duten deskontua gurean ere % 50ekoa izan dadin.

Iñaki Arriola Garraio sailburuak Euskadi Irratian azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek dekretu horren ondorio ekonomikoak zein teknikoak aztertu nahi dituzte erabaki bat hartu aurretik.

Sailburuak zehaztu du uztailaren 31ra arteko epea dutela % 30eko deskontua ahalbidetzeko diru-laguntzak eskatzeko eta ondoren erabaki beharko dutela gainerako % 20a jarri ala ez. Datorren astean egingo dute Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Agintaritzaren bilera.   

Edonola ere, erabaki bat hartzea ez da erraza izango, kontutan hartuta eskumenak oso banatuta daudela baina, aldi berean, elkar lotuta. Esate baterako, Gipuzkoako Mugi txartela Eusko Jaurlaritzaren ardurapekoa den Euskotrenen erabiltzen da, baina baita aldundiaren esku dagoen Lurraldebusen ere eta Donostibusen ere.

Gauza bera gertatzen da Bizkaiko Barik eta Arabako Bat txartelekin. Bizkaian eta Gipuzkoan, gainera, erakunde ezberdinak batzen dituzte garraio konfederazioan -Bizkaiaren kasuan- eta Garraio Agintaritzan -Gipuzkoakoan- adosten dira arlo honetako gai nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Eusko Jaurlaritza albisteak Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Garraio publikoa Dirulaguntzak gaur