Ekonomia -
Bilera Gasteizen
Asteazkenean greba egingo dute Mercedes lantegian, hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausorik eman ez delako
Hitzarmen kolektiboaren negoziazioan ez dute aurrerapausorik eman ostiral honetako bileran. Gainera, aldeek ez dute berriz batzartzeko hitzordurik itxi.
Agentziak | EITB Media
Gasteizko Mercedes Benz lantegiko sindikatuek datorren asteazkeneko greba deialdiari eutsiko diote, hitzarmen kolektiboa adosteko negoziazio mahaiaren 35. bileran aurrerapausorik eman ez dela iritzita, UGTk jakitera eman duenez.
Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, batzarrean zuzendaritza akordio faltarekin "kezkaturik" agertu da.
Malgutasunaren kudeaketak kezka sortzen diela erantzun du UGTk. "Zalantza eta langileen haserrea" eragiten dituela erantsi du sindikatuak, hiruhileko egutegiak egotea "funtsezkoa" baita, beharginen denbora librea bermatzeko.
Ondorengo eztabaidak ez du bi aldeen konpromisorik utzi. UGTren hitzetan, konpainiako zuzendaritzak "malgutasuna hobeto planifikatzeko" borondatea soilik azaldu du.
Gauzak horrela, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan ez dute aurrerapausorik eman ostiral honetako bileran. Gainera, aldeek ez dute berriz batzartzeko hitzordurik itxi. Beraz, datorren asteazkenean greba egingo dute hiru txandetan.