Ekonomia -
2022ko martxoko datuak
Euskadiko industria prezioak % 22,6 igo dira martxoan iazko hil berekoen aldean
Prezioen igoera "energiaren sektoreetako igoera handiek" eragin dute.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Euskal Autonomia Erkidegoko industria prezioak % 22,6 igo ziren martxoan, 2021eko hil bereko prezioekin alderatuta, eta % 4,1 aurtengo otsailekoekin eginez gero, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera.
Erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, industriako prezioen urte arteko igoera "energiaren sektoreetako igoera handiek" eragin dute.
Azterketa xeheagoa eginda, sektore hauetan izan dira prezioen hazkunderik handienak martxoan, aurreko hilekoekin alderatuta: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 20,4), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 6,2) eta Erauzketa-industriak (% 3,0). Aitzitik, aurreko hilabeteko prezioekin alderatuta, behera egin dute prezioek sektore hauetan: Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 1,0), Altzariak, beste manufaktura-industriak eta konponketa eta instalazioa (% 0,3) eta Garraiorako materialen fabrikazioa (% 0,1).
Hileko datuei dagokienez, Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 20,4), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 6,2) eta Erauzketa-industriak (% 3,0) sektoreek izan dituzte hazkunderik handienak Euskadin, aurtengo otsaileko datuekin alderatuta.
Aitzitik, hilabete arteko prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak hauek izan ziren: Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 1,0), Altzariak (% 0,1), Beste manufaktura-industriak (% 0,3), Konponketa eta instalazioa (% 0,3) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 0,1).