Ekonomia -
Greba garraio sektorean
Esne-industriak bere jarduera etengo du gaurtik aurrera, garraiolarien grebaren ondorioz
Esne-industriaren federazioak adierazi du grebara jo ez duten garraiolarien mugikortasuna eta segurtasuna bermatuz gero soilik berrabiatuko dutela jarduera.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako esne-industriaren federazioak iragarri du gaurtik aurrera bere jarduera etetea erabaki duela, garraio-sektorean egiten ari diren greba mugagabearen ondorioz.
Gauzak horrela, esnekiak ekoizteko beharrezkoak diren produktuak banatzeari, ontziratzeari eta gordetzeari utziko diote.
Espainiako esne-industriaren federazioak 60 enpresa baino gehiago biltzen ditu, eta sektore horretako ekoizpenaren % 95 baino gehiago dago horien esku. Garraiolarien grebak ondorio sozial, ekonomiko eta ekologiko larriak eragingo dituela ohartarazi dute.
Federazioak azpimarratu du grebara jo ez duten garraiolarien mugikortasuna eta segurtasuna bermatuz gero soilik berrabiatuko dutela beren ohiko jarduera.