Ekonomia -

ADINEKOENTZAKO NEURRIAK

Adineko pertsonentzako aurrez aurreko ordutegiak hobetu eta arreta lehenestea proposatu dute bankuek

Sektoreak neurri sorta bat proposatu dio Espainiako Gobernuari, besteak beste, sukursalek arreta pertsonalizatuagoa eskaintzea, bai aurrez aurre baita telefono bidez, edo kutxazainak edo aplikazio mugikorrak eskuragarriagoak egitea.

Adineko pertsonak kutxazain batean. Artxiboko irudia: EITB Media
Adineko pertsonak kutxazain batean
Adineko pertsonak kutxazain batean. Artxiboko irudia: EITB Media

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankuek adineko pertsonen arreta hobetzeko plan bat aurkeztu dute ostegun honetan. Hala, sektoreak neurri sorta bat proposatu dio Espainiako Gobernuari, besteak beste, sukurtsalek arreta pertsonalizatuagoa eskaintzea bezero horiei, bai aurrez aurre baita telefono bidez, edo kutxazainak edo aplikazio mugikorrak eskuragarriago egitea.

AEB eta CECA banku-patronalek egindako dokumentuaren neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

- Aurrez aurreko arreta-ordutegiak hobetzea edo kolektibo horren arreta lehenestea, adinekoei sukurtsaletan tratu berezia eskaintzeko.

- Telefono bidezko arreta areagotzea, dela linea zehatz baten bidez, dela deiari lehentasuna emanez. 

- Bide digitalak egokitzea (kutxazainak, webguneak eta banku-aplikazioak), eskuragarri eta erraz erabili ahal izateko; bezeroen eskura lengoaia eta ikuspegi sinplifikatuko bertsioekin, edo, adibidez, eragiketa ohikoenen menu bat jarriz.

- Prestakuntzari eta komunikazioari dagokionez, finantza eta digitalizazioaren inguruko prestakuntzak sustatu nahi dira adinekoen artean, eta iruzurrei buruzko aholkuak eman tailer, mintegi edo antzeko tresnen bidez. Era berean, adineko bezeroei neurri guztien berri ematea proposatu dute, bakoitzak gogokoen duen komunikazio-kanala kontuan hartuta.

- Pertsona horien beharren jarraipena egitea sailak edo unitateak sortuz, talde horiek finantza-zerbitzuetarako sarbidea erraztuko duten neurriak proposa ditzaten.

Bankuen sektoreko AEB eta CECA patronaleko kideek, Espainiako banku handien artean, erakunde bakoitzaren berezko politiken garapena sustatzeko, finantza-inklusioa sustatzeko eta beren merkataritza-estrategiaren arabera aplikatu beharreko neurriak txertatzeko konpromezua hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Banco Santander Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Euskadiko adinekoak