Ekonomia -

Landabengo lantegia

Volswagenen zuzendaritzak, UGTk eta CCOOk aldi baterako enplegu erregulazio espedientea adostu dute Nafarroan

2022ko lehenengo seihilekoan egongo da indarrean, otsailaren 3tik ekainaren 30era. Enplegu erregulazioko espedientea bultzatu duten arrazoiak konponduko ez balira, "luzatzeko aukeraz" hitz egin dute.

Landabengo lantegia. Argazkia: EFE
Landabengo lantegia. Argazkia: EFE
Landabengo lantegia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volswagenen zuzendaritzak, UGTk eta CCOOk aldi baterako enplegu erregulazio espedientea adostu dute Nafarroan 2022ko lehenengo seihilekorako --otsailaren 3tik ekainaren 30era arte--, ekoizpen arazoak tarteko.

Ohar batean zehaztu dute mikrotxip eskasiak ekoizpen erritmoan eragina izan duela, Landabengo lantegian. Horregatik, kudeaketa eredu ezberdin baten alde egingo dute, unean uneko arazoak konpontze aldera. Hain zuzen ere, bi aldeek adostutako formulak aplikatuko dituzte, gabezia horri aurre egiteko.

Akordioaren helburua da urteko egutegian zehaztutako ibilgailuak ekoiztea, "kontuan izanda egungo egoerak ez duela errazten hornigaiekin lotutako arazoei berehalako irtenbidea ematea".

Enplegu erregulazio espediente honekin ekoizpen erritmoa jaistea saihestu, eta txanda osoetan ez ezkoizteko beharra kontzentratuko omen dute". Horrek esan nahi du hitzarmen kolektiboa betez, enpleguari eutsiko diotela.

2018ko abuztuaren 29an hitzartutako baldintza berdinak izango ditu aldi baterako lan erregulazio espediente berri honek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nafarroa ABEEE kasuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Koronabirusa Automobilgintza Euskal sindikatuak Enpresaburuak