Ekonomia -

Landaben

Volkswagen Navarrak datorren asteko asteartean eta asteazkenean soilik lan egingo du

Gainera, "ziurgabetasun egoeraren aurrean", enpresako zuzendaritzak "aldi baterako lan erregulazioko espediente berri baten negoziazioari heltzea eskatu dio alde sozialari".

Volkswagen, Landaben lantegia. Artxiboko irudia: EiTB Media
Volkswagen, Landaben lantegia. Artxiboko irudia: EiTB Media
Volkswagen, Landaben lantegia. Artxiboko irudia: EiTB Media

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen Navarrako zuzendaritzak jakitera eman duenez, Landabengo lantegiak datorren asteko asteartean eta asteazkenean soilik lan egingo du. Bestalde, langileen ordezkaritzari aldi baterako lan erregulazioko espediente berri baten negoziazioari heltzea eskatu dio.

Volkswagen Navarrak agiri batean jakitera eman duenez, "ziurgabetasun egoeraren aurrean", enpresako zuzendaritzak "alde sozialari aldi baterako lan erregulazioko espediente berri baten negoziazioari heltzea eskatu dio".

Gainera, datorren astean ekoizpena asteartean eta asteazkenean bakarrik izango dela aurreratu du oharrean, "erdieroaleen hornidura arazoengatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan