Ekonomia -
Lan-ezbeharrak
Behargin bat hil da Bergaran izandako lan-istripu ez traumatiko batean
LABen arabera, heriotza "ez da zoriaren edo patuaren ondorio", txandakako lanaldiekin du zerikusia, gauekoarekin batez ere, osasunean duen "eragin txarragatik".
agentziak | eitb media
Gizonezko bat hil da Bergarako (Gipuzkoa) Fagor Ederlanen izandako lan-ezbehar ez traumatiko batean, LABek salatu duenez.
44 urteko markinarra (Bizkaia) sindikatuko afiliatua zen, baina LABek ez du larunbat goizaldean gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiago eman.
Sindikatuak salatu du aurten 59 langile hil direla Hego Euskal Herrian, eta horietatik, 15 direla ezbehar ez traumatikoen biktima.
Sindikatuaren arabera, heriotza "ez da zoriaren edo patuaren ondorio", txandakako lanaldiekin du zerikusia, gauekoarekin batez ere, "osasun fisikoan eta psikologikoan duen eragin txarragatik".