Ekonomia -

Berregituraketa

Cementos Portlandek Lemoako edo Nafarroako fabrikak ixtea aztertuko du

Iazko datuekin alderatuz, % 20 jaitsi da zementu kontsumoa, enpresak jakinarazi duenez eta 1984. urtean lortutako etekinen mailan daudela gaineratu dute Cementos Portlandeko iturriek (16 milioi euro).

Lemoako edo Nafarroako fabrikak ixtea aztertuko du Cementos Portlandek. Argazkia: EITB
Lemoako edo Nafarroako fabrikak ixtea aztertuko du Cementos Portlandek. Argazkia: EITB
Lemoako edo Nafarroako fabrikak ixtea aztertuko du Cementos Portlandek. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiar Estatuan dituzten zortzi fabriketatik bi "partzialki" itxiko dituela iragarri du gaur Cementos Portland enpresak. Lemoan (Bizkaia) eta Olazagutian (Nafarroa) enpresa horretako bi fabrika daude. Enpresak 500 bat langile kaleratuko ditu.

Iazko datuekin alderatuz, % 20 jaitsi da zementu kontsumoa, enpresak jakinarazi duenez eta 1984. urtean lortutako etekinen mailan daudela gaineratu dute Cementos Portlandeko iturriek (16 milioi euro).

Cementos Portland zortzi fabrika ditu Estatuan: Alcala de Guadaira (Sevilla), El Alto (Madril), Monjos (Bartzelona), Vallarca (Bartzelona), Hontoria (Palentzia), Mataporquera (Santander), Lemoa (Bilbo) eta Nafarroan.

Bi fabriketako labeak "aldi baterako" itxi nahi ditu enpresak eta, egoerak txarrera egingo balu, baliteke bi fabrika horiek etorkizunean distribuzio zentroak besterik ez izatea.

Taldeak Bartzelonako bat eta Estatuko iparraldean dituen fabriketako bat ixtea aztertzen ari da (Bilbo, Santander, Nafarroa edo Palentzia).

Espainiar Estatuan dituzten zortzi fabriketatik bi "partzialki" itxiko dituela iragarri du gaur Cementos Portland enpresak. Lemoan (Bizkaia) eta Olazagutian (Nafarroa) enpresa horretako bi fabrika daude. Enpresak 500 bat langile kaleratuko ditu.Iazko datuekin alderatuz, % 20 jaitsi da zementu kontsumoa, enpresak jakinarazi duenez eta 1984. urtean lortutako etekinen mailan daudela gaineratu dute Cementos Portlandeko iturriek (16 milioi euro).Cementos Portland zortzi fabrika ditu Estatuan: Alcala de Guadaira (Sevilla), El Alto (Madril), Monjos (Bartzelona), Vallarca (Bartzelona), Hontoria (Palentzia), Mataporquera (Santander), Lemoa (Bilbo) eta Nafarroan.Bi fabriketako labeak "aldi baterako" itxi nahi ditu enpresak eta, egoerak txarrera egingo balu, baliteke bi fabrika horiek etorkizunean distribuzio zentroak besterik ez izatea.Taldeak Bartzelonako bat eta Estatuko iparraldean dituen fabriketako bat ixtea aztertzen ari da (Bilbo, Santander, Nafarroa edo Palentzia).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Espainia bideoak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Lemoa azken ordukoa Enpresaburuak Arratia-Nerbioi azken ordukoa