Ekonomia -
Nafarroako Volkswagen
Volkswagenek astelehen eta ostiralean etengo du Landabengo ekoizpena pieza faltagatik
Abenduaren 7an ere ez da produkziorik izango, eta datorren asteartean, asteazkenean eta ostegunean ohiko jarduerari eutsiko dio hiru txandetan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Volkswagenek Nafarroan duen lantegian ekoizpena etengo dute datorren asteko astelehen eta ostiralean, piezarik ez dagoelako, baita abenduaren 7an ere, baina asteartean, asteazkenean eta ostegunean ohiko jarduerari eutsiko dio enpresak hiru txandetan, lantegiak bere langileei ohar baten bidez jakinarazi dienez.
Jakinarazpen horren arabera, "erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun-egoeraren ondorioz piezarik ez dagoenez", Landabengo lantegiak ekoizpena etengo du azaroaren 22an eta 26an, eta normaltasunez arituko da hilaren 23an, 24an eta 25ean, hiru txandetan.
Bestalde, abenduaren 7an produkziorik ez dela egongo adierazi du, eta zubietan itxi egingo dela.
Nafarroako lantegiaren ekoizpena zenbait astetan geldirik izan ondoren egin dituzte aldaketa horiek, erdieroaleen krisiaren ondorioz.