Ekonomia -

Espainia

Aldi baterako lan erregulazioak otsailaren 28ra arte luzatzeko oinarrizko akordioa adostu dute

Langabezia kobratzeko orduan "kontadorea zeroan" deritzona urtebete luzatzea aurreikusten du akordioak, hau da, 2022ko abenduaren 31ra arte. Horrela, aldi baterako lan erregulazioan dauden beharginek ez dituzte langabezia eskubideak kontsumituko.

Eraikuntzako bi langile Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Eraikuntzako bi langile Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Eraikuntzako bi langile Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak eta sindikatuek oinarrizko akordio bat itxi dute arratsaldean, aldi baterako lan erregulazioko espedienteen diru-laguntzak otsailaren 28ra arte luzatzeko.

CEOEk aurreakordioari behin betiko oniritzia eman behar dio; izan ere, enpresaburuek ez du oraindik itxitzat eman. Autonomoen diru-laguntzak luzatzeko akordio bat adostea espero dute enpresaburuek.

Azkenean Gizarte Segurantzako kuotak libratzea eta trebakuntza lotzea adostu dute aldeek, sindikatuetako iturriek aurreratu dutenez.

Horrela, 10 langile baino enpresak % 80 salbuetsita egongo dira, aldi baterako lan erregulazioan dauden beharginei trebakuntza ematen badiete, eta % 40 eman ezean. Era berean, 10 langileko enpresak % 80 salbuetsita egongo dira ikastaroak ematen baldin badituzte, eta % 50 eman ezean.

Langabezia kobratzeko orduan "kontadorea zeroan" deritzona urtebete luzatzea aurreikusten du akordioak, hau da, 2022ko abenduaren 31ra arte. Horrela, aldi baterako lan erregulazioan dauden beharginek ez dituzte langabezia eskubideak kontsumituko.

Luzapenak urrian eskatu ahal izango dira. Lan erregulazioa aplikatzen ari diren enpresetan kaleratzeko edo kontratazio berriak egiteko debekua mantentzen du oinarrizko akordioak.

Urrian zehar azken luzapeneko baldintzak mantenduko dira, eta berriak azarotik aurrera sartuko dira indarrean.

CCOOk bileraren ondotik iragarri duenez, aldi baterako lan erregulazioak luzatzeko akordioa sinatuko dute, egoera horretan dauden langileen "baldintzak hobetzen dituelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Lana Espainiako Gobernua Espainia ABEEE kasuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO UGT CEOE