Ekonomia -
Automozioa
Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak datorren astean ekingo dio berriro ekoizpenari
Astelehenean, lantegiaren ekoizpenak bertan behera jarraituko du, produkzio-arrazoiengatik, eta, asteartean, hiru txandetan eta sektore guztietan hasiko da.
Agentziak | EITB MEDIA
Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak datorren asteartean, hilaren 21ean, abiatuko du ekoizpena, merkatuan erdieroaleen hornikuntza faltagatik hiru asteko etenaldiaren ondoren.
Zuzendaritzak bilera egin du gaur goizean enpresa-batzordearekin, eta jarduerari berriro heltzeko xehetasunak jakinarazi dizkie langileen ordezkariei.
Astelehenean, lantegiaren ekoizpenak bertan behera jarraituko du, produkzio arrazoiengatik, eta, asteartean, hiru txandetan eta sektore guztietan hasiko da berriro.
Lantegiak zuzeneko lana ematen die 5.000 pertsonari, eta Euskadiko enpresarik handiena da. Joan den abuztuaren 30ean, jarduna gelditu behar izan zuen, erdieroaleen faltagatik.