Ekonomia -
Itxiera
Nafarroako Volkswagenek ez du produkziorik izango uztailaren 22an, hurrengo ostegunean, piezarik ezagatik
Biharamunean ere itxita egongo da, hilaren 23an; azken hori aurreikusita zegoen jada. Beraz, uztailaren 19ko astean astelehenetik asteazkenera artean egongo da ekoizpena, hau da, hilaren 19tik 21era.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Nafarroako Volkswagenen Zuzendaritzak asteazken honetan Enpresa Batzordeari jakitera eman dionez, piezetako hornidurarik ezagatik, datorren astean ez da produkziorik izango ostegunean, uztailaren 22an.
Nola biharamunean ere, hilaren 23an, itxita egongo den (azken hori aurreikusita zegoen jada), datorren astean astelehenetik asteazkenera artean egongo da ekoizpena, hau da, hilaren 19tik 21era. Hala adierazi du UGT sindikatuak.
Prentsetako sailean, ostegunean goizeko eta arratsaldeko txandak izango dira; txapa-lantegian, egun horretan fabrika batean izango da jarduera, goizeko eta arratsaldeko txandetan.