Ekonomia -

pentsioak

Euskal pentsiodunek alde onak eta txarrak ikusten dizkiote pentsioen akordioari

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Koordinakundeak Espainiako Gobernuaren, patronalaren eta sindikatuen arteko akordioa ontzat jo du, nahiz eta konpontzeko gai asko gelditzen diren oraindik.

Pentsiodunen mobilizazioa, joan den maiatzean. Argazkia: EITB
Pentsiodunen mobilizazioa, joan den maiatzean.
Pentsiodunen mobilizazioa, joan den maiatzean. Argazkia: EITB

o.p. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Koordinakundeak ontzat jo du Gobernuaren, patronalaren eta sindikatuen artean pentsioen gainean lortutako akordioa; alderi "positiboak" dituela ukatu gabe, sistemaren pribatizazioa bezalako "mehatxuak" mantentzen direla diote.

Pentsiodunek kritikatu dute akordioak ez duela aipatzen azken urteetan "galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko aukera", baita prestazio horien "finantzatzeko bermeen arazoari konponbiderik oraindik eman ez izana" ere.

Era berean, gaitzetsi dute, iraunkortasun-faktorea formalki indargabetzen bada ere, "belaunaldien arteko ekitate-indizeagatik ordezkatua izango dela", eta horrek, euren ustez, "ondorio negatibo bera izango du pentsio berriei dagokienez, pentsio berriak modu jarraituan eta metagarrian murriztuko baitira, printzipio berberetan oinarritzen delako".

Halaber, deitoratu dute pentsioaren % 100era iristeko kotizatu beharreko urteek igotzen jarraitzen dutela, pentsio baxuenak gutxienez lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzeraino igotzeaz "ezer ere ez aipatzea" eta "genero arrakala desagerrarazteko urratsik ez egitea".

Ohar batean azaldu dutenez, euren aldarrikapen gehienak "erantzunik gabe daude oraindik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak