Ekonomia -
ITP
Rolls Roycek baztertu egin du ITPAero filiala Aernnovari saltzeko aukera
Arantxa Tapiak Rollsen erabakia baieztatu du, baina esan duenez "lana ez da amaitu". Eusko Jaurlaritzak aukerak proposatzen jarraituko du "etorkizuneko proiektu" ikuspegitik.
O.P. | EITB EUSK
Rolls Royce multinazionalak bi eskaintza aukeratu ditu ITP filiala saltzeko, eta horien artean ez dago Aernnova euskal enpresa, konpainia erosi nahi duena.
Hala baieztatu du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean; baina, gaineratu du, ala ere prozesua ez dagoela oraindik itxita. Tapiaren hitzetan, Jaurlaritzak jarraitu egingo du "Rolls Royce-ri nahiz une honetan mahai gainean egin daitezkeen eskaintza guztiak aztertzen eta aukerak proposatzen".
"Gure helburua da ITP erosteko aukera egoki bat izatea", esan du Tapiak, Rolls Roycerentzat aukera ekonomikoa garrantzitsua dela ulertzen duen arren. Zentzu horretan, azpimarratu duenez, Jaurlaritzarentzako "garrantzitsuena etorkizuneko proiektua da, eta tokiko akziodunen talde bat egotea, finantza aldetik eskaintza egokia izan dadin, baina baita etorkizuneko proiektu gisa ere". Multinazional britainiarrak "aukera ekonomikoa" soilik ez balioestea espero du.
Aernnovak, ITP erosteko lehian den enpresak, eskaintza formala egin zuen duela bi aste eskaintza lotesleak aurkeztu zirenean. Prozesu horretan "laguntzeko" borondatea agertu du Eusko Jaurlaritzak, baita akziodun gisa parte hartuta ere.
Astelehenean salmentari buruz aritu zen Reyes Maroto Espainiako Industria ministroa ere eta adierazi zuenez, Rolls Roycek izan ditzakeen "denborak" ulertzen dituztela esan zuen, eta azpimarratu Gobernuak ITPren salmentan duen helburu nagusia enpresaren "erabakitzeko ahalmena" Espainian mantentzea dela.
Marotok azpimarratu duenez, "Autonomia estrategikorako bereziki garrantzitsua den sektorea da, defentsaren sektorea, hain zuzen ere".
Marotok nabarmendu zuen autonomia estrategikorako hain garrantzitsua den defentsa sektorearentzat bereziki garrantzitsua dela sektore hau.
Rolls Roycek 2016ko uztailean erosi zion Sener taldeari honek ITPn zuen % 53,1eko partaidetza, 720 milioiren truke; horrela, konpainiaren % 100 bereganatu zuen. Hala ere, 2020ko abuztuan jakinarazi zuen hainbat negozio saltzea aztertzen ari zela, ITP Aero barne.