Ekonomia -

enplegua

Nafarroako Volkswagenek pieza berriak jaso ditu, datorren astean lan egiteko

Jasotako pieza berriei esker, enpresak ohiko jarduera berreskuratuko du astelehenetik ostegunera, eta autoak osotasunean ekoitzi ahal izango dituzte.

Volkswagen lantegia, Iruñeko Landaben poligonoan. Artxiboko argazkia: EFE
Volkswagen lantegia, Iruñeko Landaben poligonoan. Artxiboko argazkia: EFE
Volkswagen lantegia, Iruñeko Landaben poligonoan. Artxiboko argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Volkswagenen fabrikak pieza berriak jaso ditu, datorren astean normaltasunez lan egiteko. Ostiralean ekoizpena eteteko asmoa zuten, baina fabrikako ingurua betetzen zuten amaitu gabeko 6.000 autoetako batzuk ekoizten bukatuko dute.

Txipen eskasia zela eta, enpresa zuzendaritzak bi astetan zehar amaitu gabeko autoak fabrikatzea erabaki zuen, Landabengo fabrika itxi behar ez izateko. Hain zuzen, Iruñean fabrikatzen dituzten Polo eta T-Cross modeloetarako txipak zituzten faltan.

Hala, amaitu gabeko 6.000 auto ekoitzi dituzte, Nafarroako Volkswagenen inguruko zelaia bete dutenak.

Jasotako pieza berriei esker, astelehenetik ostegunera ohiko jarduera berreskuratuko du fabrikak, eta autoak osotasunean fabrikatzeari ekingo diote berriz. Ostiralean, 70 pertsona izango dira txandetako bakoitzean lanean, zelaian aparkatutako autoen ekoizpena osatzeko.

Alfredo Morales Nafarroako Volkswagen enpresaren batzordeko presidenteak (UGT) adierazi duenez, ostiralerako helburua 1.500 auto inguru osatzea da.

Moralesen aburuz, "oso albiste ona" da txipak iritsi izana, eta joera hori datozen asteetan zehar ere mantentzea espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gaurko albisteak Nafarroan Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Volkswagen albisteak Automobilgintza