Ekonomia -

NAFARROAko lantegia

Volkswagenen ibilgailu elektrikoa Nafarroan egingo dela baieztatu du Marotok

Industria ministroak esan du Nafarroak "auto elektrikoa" izango duela eta Espainiako Gobernuak babesa emango diola Ebro Food Valleyko proiektuari.

Volkswagen Nafarroa.
Nafarroako Volkswagen enpresaren argazkia
Volkswagen Nafarroa.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagenen ibilgailu elektrikoa Nafarroako lantegian egingo dutela baieztatu du Reyes Maroto Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo ministroak.

Hala, Nafarroak "auto elektrikoa" izango duela azpimarratu du Marotok, eta Espainiako Gobernuak Ebro Food Valleyko proiektuari babesa emango diola.

Horrela erantzun dio Sergio Sayas Talde Mistoko UPNko diputatuari Kongresuko Osoko Bilkuran, Nafarroako industriari laguntzeko Europako funtsak Espainiako Gobernuak nola erabiliko dituen galdetuta.

Diputatua "oso kezkatuta" agertu da funts horien xedearekin, eta "hitzontzikeria asko baina konpromiso gutxi" izatea leporatu dio Gobernuari.

Ministroak, bere aldetik, esan du nafarrei bizkarra ematen dietenak aurrekontuen eta Europako soberakin horien iritsieraren aurkako botoa ematen dutenak direla, eta gaineratu du horiek "funtsezkoak" direla Espainia eta Nafarroa "suspertzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Europa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Industria Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan