Ekonomia -
NAFARROA
Volkswagenek Landabengo ekoizpena eten dezake berriro, pieza faltagatik
Geldialdia datorren astelehenetik aurrera gauzatu daiteke koronabirusaren ondorioz erdieroaleak falta direlako.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Volkswagenek berriro eten dezake ekoizpena Nafarroan duen Landabengo lantegian, autoa muntatzeko piezak falta direlako. Zehazki, erdieroaleen hornikuntzari buruzko "ziurtasunik eza" helarazi dio zuzendaritzak enpresa batzordeari.
Momentuz ez dute zehaztu zenbat egunetan geldituko litzatekeen lan jarduna, Europatik eta Asiatik iristekoak diren hiru piezaren baitan egongo delako.
UGTk afiliatuei azaldu dienez, albiste "txarra" da eta egungo testuinguru "aldakorraren" erakusle.
Geldialdia gertatuko balitz, aurtengo egutegiak aukera ematen omen du ekoizpen egun batzuk berreskuratzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea