Ekonomia -

Araba

Itxialdia Amurrioko elizan, Aiara eskualdeko lanpostuen defentsan

Dozenaka pertsonak itxialdia abiatu dute Santa Maria elizan. Igandera arte bertan egoteko asmoa dute. Itxialdia hasi baino lehen manifestazioa egin dute Amurrion.

Amurrioko (Araba) Santa Maria elizako kanpoaldea. Argazkia: Aiaraldeko Langile Batzordea
Amurrioko (Araba) Santa Maria elizako kanpoaldea. Argazkia: Aiaraldeko Langile Batzordea
Amurrioko (Araba) Santa Maria elizako kanpoaldea. Argazkia: Aiaraldeko Langile Batzordea

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozenaka pertsonak itxialdia abiatu dute Amurrioko (Araba) Santa Maria elizan, Aiara eskualdeko lanpostuen defentsan. Igandera arte bertan egoteko asmoa dute.

Aiaraldea Alerta Gorrian plataformak jakitera eman duenez, itxialdia hasi baino lehen manifestazioa egin dute Amurrion. Eskualdeko enpresa ezberdinetako langileek parte hartu dute, besteak beste, Tubacexeko beharginek, dendariek eta pentsiodunek.

Plataformak azaldu duenez, protestaren helburua sektore ezberdinetako pertsonak batzea da, aurrera eraman beharreko ekintzak adosteko, eta herritar guztiek mobilizazioekin bat egitea.

Egun osoan zehar jarduera ezberdinak antolatu dituzte, besteak beste, solasaldiak: prekarizazioaren aurrean, gazteon sareak eraikiz; patriarkatua, ezkutuko lanak eta emakumeon aliantzak (16:00); langile gatazkak: bizipenetatik etorkizunera begiratuz (18:00).

Azken horretan Tubacex, Autoglas, Tubos Reunidos, Envases eta Berriak Supermerkatuakeko langileek hartuko dute parte, eta streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Azkenik, 20:00etan asanblada orokorra egingo dute. Itxialdia dagoeneko abiatu den arren, elizako ateak irekita egongo dira 22:00ak arte, nahi duen herritar orok parte hartzeko aukera izan dezan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Araba ELA LAB Grebak Tubacex Enplegu-erregulazioko espedienteak Laudio Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO UGT Steilas Lan gatazkak ESK Aiarako kuadrilla