Ekonomia -
NAFARROAKO VOLKSWAGEN
Volkswagenek hiru egunez etengo du Landabengo ekoizpena pieza eskasiagatik
Geldialdia martxoaren 24an, 25ean eta 26an izango da, covid-19aren ondorioz erdieroaleak falta direlako. Zuzendaritzak gaur eman die horren berri sindikatuei.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Volkswagenek Nafarroan duen lantegian ekoizpena eten egingo da martxoaren 24an, 25ean eta 26an, erdieroale gutxi daudelako eta, ondorioz, autoa muntatzea eragozten duten piezak falta direlako.
Zehazki, lantegian ekoizten diren ibilgailuen % 96ak behar du osagai elektroniko hori muntatu ahal izateko. Enpresako zuzendaritzak astearte honetan hemen du geldialdi horren berri Jarraipen Batzorde Sindikalean eta, ondoren, ohar baten bidez jakiterazi du.
Oharrean azaldu dutenez, mundu osoan egin du gora erdieroaleen eskariak, eta, gainera, osagai horiek gutxiago ekoizten dira covid-19aren pandemiaren ondorioz. Gainera, "automobilgintzaren sektoreko ia enpresa guztiei eragiten die; izan ere, osagai elektroniko horietako asko beste sektore batzuetara bideratu dira, hala nola kontsumorako elektronikarako edo osasungintzarako".
Nafarroako Volkswagenek enplegu-erregulazioko aldi baterako espedienteari jarraipena emanez egingo dio aurre ekoizpen-geldialdi horri, ekonomia, teknika, antolaketa eta ekoizpeneko arrazoiak direla eta.