Ekonomia -
Berreraikitzeko funtsak
Europako Parlamentuak berreskuratze-funtsaren arauak onetsi ditu
Funtsak 672.500 milioi euro bideratuko ditu, eta Espainiak 140.000 milioi euro inguru jasoko ditu. Dirua ez da erabilgarri egongo estatu guztiek legedia berretsi arte.
N.B. | EITB MEDIA
Europako Parlamentuak onetsi du Europar Batasuneko Berreskuratze Funtsaren zatirik handienaren erregulazioa; izan ere, berreraikitze horri aurre egiteko tresna historikoa da, eta Espainiari 140.000 milioi euro inguru iritsiko zaizkio.
Errekuperazio eta erresilientzia mekanismoari buruzko arauei babesa eman diete diputatuek aldeko 582 botorekin, kontrako 40rekin eta 69 abstentziorekin, 750 milioi eurotik 672.500 milioi euro bideratuko dituen funtsaren zutabe nagusia martxan jartzeko urrats berri batean.
Hala ere, diru hori ez da erabilgarri egongo Estatu guztiek Funtsa finantzatzeko Batzordeari zorra jaulkitzea ahalbidetuko dion legedia berretsi arte, orain arte sei herrialdek baino ez baitute egin.
Euroganberak berretsi egin du joan den abenduan negoziatzaileek Kontseilukoekin hartutako konpromisoa; izan ere, laguntzak jasotzeko, herrialdeek erreforma- eta inbertsio-planak aurkeztu behar dituzte, hazkundea, enpleguaren sorrera eta trantsizio ekologiko eta digitala bultzatzeko.
Plan horiek Batzordeak urtero egiten dizkien gomendio ekonomikoen zati handi bat jorratu behar dute, eta Erkidegoko Exekutiboak eta Kontseiluak onartu behar dituzte.
Funtsak urtean bitan ordainduko dira, baina Bruselarekin hitzartutako helburuak eta egutegia bete beharko dituzte.
2026ra arte erabili ahal izango dira funtsak, eta herrialdeek % 13ko aurrerakina jasoko dute Bruselak plana onartu bezain laster.