Ekonomia -

KRISI EKONOMIKOA

Lehen seihilekoan susperraldi ekonomikoa moteldu egingo dela aurreikusi du Cebekek

2021. urteari begira % 6,5eko hazkundea iragarri du Bizkaiko patronalak. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak (EAE), ostera, % 8,6ko igoera izatea espero da.

Bizkaiko taberna bat eramateko edaria eta janaria eskaintzen. Artxiboko argazkia: EFE
Bizkaiko taberna bat eramateko edaria eta janaria eskaintzen
Bizkaiko taberna bat eramateko edaria eta janaria eskaintzen. Artxiboko argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cebek Bizkaiko patronalak egindako aurreikuspenaren arabera, lurraldeko ekonomiak % 6,5 egingo du gora 2021ean. Hala ere, pandemiaren intzidentzia altuak susperraldi ekonomikoa "moteldu" egingo duela uste du. Bigarren seihilekoari begira, ostera, "datu hobeak" espero ditu, txertoaren zabalkundea tarteko.

Bizkaiko egoera ekonomikoari buruzko txostena eta enpresen artean egindako inkesta aurkeztu dute gaur goizean Iñaki Garcinuño Cebekeko presidenteak eta Francisco Javier Azpiazu idazkari nagusiak, hedabideen aurrean.

Patronaleko arduradunen esanetan, Bizkaiko ekonomiak jaitsiera "gogorra" pairatu du azken hilabeteetan, 2008tik izandako txarrena. Cebekek egindako kalkuluen arabera, ekonomia % 10 inguru jaitsi da 2020an, Euskal Autonomia Erkidegoaren antzera (% 9,5).

2021. urteari begira % 6,5eko hazkundea iragarri du Bizkaiko patronalak. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak (EAE), ostera, % 8,6ko igoera izatea espero da. Garniñunoren hitzetan igoera "garrantzitsua" izango bada ere ez da 2020an galdutakoa "errekuperatzeko" nahikoa izango. Ildo horretan, hainbat alditan gauzatuko den errekuperazioa izango dela aurreratu du.

Txertaketa kanpainari lotuta, mutualitateek prozesu horretan lagun dezaketela nabarmendu du, baldin eta koronabirusaren aurkako txerto gehiago iritsiko balira eta Osakidetzak guztiak jartzeko gaitasunik ez balu.

Bestalde, balizko zerga igoera batek izango lituzkeen ondorio negatiboen inguruan ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Bizkaiko albisteak CEBEK Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Albisteak Koronabirusa olatu berria