Ekonomia -

CONFEBASK TXOSTENA

EAEko ekonomia % 9,2 jaitsi da aurten eta 2022ra arte ez da lehengoratuko

Confebask patronalaren kalkuluen arabera, EAEko barne produktu gordina % 7,2 haziko da 2021ean. Gainera, 5.000 afiliatu berri eta aurreikusi ditu. Langabezia tasa, ostera, antzekoa izatea espero du.

Confebask patronalaren arabera, EAEko ekonomia % 7,2 haziko da 2021ean. Artxiboko argazkia: EFE
Euro bateko eta bi euroko txanponak
Confebask patronalaren arabera, EAEko ekonomia % 7,2 haziko da 2021ean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomiak % 9,2 egin du atzera aurten, koronabirusaren krisiaren ondorioz, Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzak gaur zabaldutako datuen arabera.

2021. urteari begira, % 7,2ko hazkundea aurreikusi du patronalak. Hala ere, hazkunde hori ez omen da nahikoa izango covid aurreko egoerara itzultzeko. Horretarako, 2022. urtera arte itxaron beharko omen da. Halaber, 5.000 afiliatu berri izatea eta langabezia tasa 2020koaren parekoa izatea espero du.

Patronalak 2020ko txostena aurkeztu du gaur goizean Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak azpimarratu duenez, euskal ekonomiak "aurrekaririk gabeko" atzeraldia jasandu du aurten. Zehazki, barne produktu gordina % 9,2 jaitsi da, 22.000 afiliatu galdu ditu Gizarte Segurantzak eta langabezia tasak bi puntu egin du gora, % 11,3raino.

Confebasken iritziz, hurrengo urtea ere "zalantzaz eta arrisku ekonomikoz" betea izango da. % 7,2ko hazkundea espero du EAEko ekonomian, baina igoera hori ez da nahikoa izango pandemia aurreko datuetara itzultzeko. "2022. urtera arte itxaron beharko da horretarako", azpimarratu du.

Afiliazioa eta langabezia

Lan alorrean, 5.000 afiliatu berri aurreikusi ditu 2021. urtearen amaierarako. Horrez gain, langabezia tasa egonkortzea eta 2020aren parekoa izatea espero du.

Euskal enpresek datorren urterako dituzten aurreikuspenek "hobekuntza progresiboa" erakusten dutela iritzi dio Confebaskek, 2020an baino jarduera maila handiagoarekin, "baina krisiaren aurretik baino txikiagoarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Confebask argazkiak Lana Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Koronabirus-agerraldiak