Ekonomia -

NAFARROA

Nafarroako Volkswagenek 209 laneguneko egutegia proposatu du 2021erako

Zuzendaritzak datorren urtean 255.303 ibilgailu ekoiztea aurreikusten du Landabengo lantegian, beti ere, pandemiaren eboluzioaren arabera.

Nafarroako Volkswagenen Landabengo lantegia. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Volkswagenen Landabengo lantegia
Nafarroako Volkswagenen Landabengo lantegia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Volkswageneko zuzendaritzak 209 laneguneko egutegia proposatu du 2021erako. Gainera, Alemaniako multinazionalak datorren urtean 255.303 ibilgailu ekoiztea aurreikusten du Landabengo lantegian. Hala ere, ekoizpenean gorabeherak izan daitezke pandemiaren eboluzioaren arabera.

Zuzendaritzak sindikatuei aurkeztutako egutegian, lantegia irekita eta itxita noiz egongo den eta lan-txandak zein izango diren zehazten da, hilabete bakoitzeko logistika aurreikuspenak eta datorren urtean ekoizten hasiko diren modelo berriak aintzat hartuta. Polo berria 25. astetik aurrera fabrikatzen hasiko dira eta Crossover edo CUV estiloko modelo berria, ostera, 39. astetik aurrera.

Egutegian ondorengoak zehazten dira: lantegia irekiko diren egunak, lan-txanda bat edo bi dituzten egunak, oporraldiak eta industria lanaldiko 14 egunak. Lan-txanda bakarreko egunak goizeko txandan egingo dira, eta bikoak, berriz, goizeko eta arratsaldeko txandetan.

Pandemia tarteko urtea nolakoa izango den aurreikustea ezinezkoa dela azpimarratu du zuzendaritzak. Hori dela eta, astebeteko aurrerapenarekin abisatuta lanegunen kopurua aldatu ahal izatea proposatu du, egunak edota lan-txandak gehituz edo kenduz.

Aldaketa horiek lan baldintzetan eragin handia baldin badute edota lan aste osoak gehitu edo kendu behar badira, gutxienez 15 eguneko aurrerapenarekin egitea iradoki du.

Azkenik, zuzendaritzak sindikatuei aurkeztutako proposamenak azken parrafo bat gehitzen du: "Aldeek adierazi nahi dute akordio hau elkar ulertzearen beste adierazle bat dela pandemiaren ondorioei aurre egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen COVID olatu berria Automobilgintzari buruzko albisteak