Ekonomia -

Zaldibarko zabortegia

Beltran azkenekoz ikusi zuten lekura heldu dira, eta fase berri bati ekingo diote

B1-a zonaldetik, zabortegiaren goialdetik, materialak ateratzen eta arakatzen hasiko dira.

Bilaketa lanak Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian. Argazkia: EFE
Bilaketa lanak Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian. Argazkia: EFE
Joaquin Beltranen bilaketa fase erabakigarrian sartu da

1:5

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquin Beltran bilatzeko lanak fase berri batean sartuko dira gaur, Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian. Izan ere, desagertutako langilea azkenekoz ikusi zuten zonaldera iritsiko dira bilaketa lanetan ari diren langileak eta hondeamakinak. Otsailaren 6an, luizia gertatu zen bertan, eta bi behargin desagertu ziren.

Gaurtik aurrera, B1-a zonaldetik, zabortegiaren goialdetik, materialak ateratzen eta arakatzen hasteko asmoa dute. Lehentasuna duen zonaldea dela uste dute, langilea bertan ikusi zutelako azkenekoz. Lanek bi edo hiru asteko iraupena izango dute, eta 15.000 metro kubiko zabor aztertuko dituzte.

Emaitzarik ez badago, azaroaren hasieran lehentasuna duen bigarren zonalde batean bilatzen hasiko dira, aurrekoaren alboan (B4-Hegoaldea), eta 80.000 metro kubiko lur eta zabor arakatuko dituzte. Kasu horretan, lanak urte amaierara arte luzatuko lirateke.

Nahiz eta arrakastarik ez izan, bilaketa lanek aurrera jarraituko dute urtarrilean, beste bi zonaldetan, Joaquin Beltran Alberto Sololuzeren gorpuzkiak aurkitu zituzten zonaldera mugitu baldin bazen, bertan egon daitekeelako. Alberto Sololuzeren gorpuzkiak abuztuaren 14an topatu zituzten.

Tapia: "Eusko Jaurlaritzaren borondatea zabortegia behin betiko zigilatzea da"

Josu Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehendakariordea eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua zabortegian izan ziren iragan ostiralean, lanen berri emateko.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren borondatea zabortegia "behin betiko zigilatzea" dela esan zuen Tapiak.

Beltranen familiak ez du itxaropena galtzen
Beltranen familiak ez du itxaropena galtzen
Beltranen familiak ez du itxaropena galtzen

2:15

Egonkortu ondoren, dagoeneko zabortegiaren goialdea zigilatu dutela adierazi zuen sailburuak. Azpiegituraren lana amaitu da, ondorioz, Beltranen gorpua aurkitzen dutenean, eta bilaketa lanak bukatutakoan, “egonkortze lanak amaitu eta zigilatzen hasiko dira”, erantsi zuen.

Zabortegia zigilatzeko ardura Verter Recycling enpresak hartu beharko lukeela azaldu zuen Tapiak, baina, konpainiak egingo ez duenez, Exekutiboaren zeregina izango da. “Eusko Jaurlaritzaren borondatea zabortegia behin betiko zigilatzea da”, errepikatu zuen sailburuak, baina “egun batetik bestera” lortuko ez dutela nabarmendu zuen.

Azkenik, faktura ekonomikoa “milioi nahikotxo” direla onartu zuen agintariak, baina “Joaquin Beltran bilatzeko zenbat inbertitzen ari diren jakitea ez da helburua”, zabortegia egonkortzea baizik. “Faktura pasatzen joango gara, subsidiarioki lanean ari garelako. Diru kopuru garrantzitsua da, baina zalantzan jarri ezin dezakegun helburu batean ari gara inbertitzen”, gogorarazi zuen.

Josu Erkoreka lehendakariordea eta Arantxa Tapia Ingurumen sailburua Zaldibarko zabortegian. Argazkia: EFE

Josu Erkoreka lehendakariordea eta Arantxa Tapia sailburua, Zaldibarko zabortegian. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Ertzaintza Lana Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Zaldibar Harri-jausiak Durangaldea albisteak