Ekonomia -

2020-2023

Nafarroa Suspertu Plana, 990 milioi "oparotasun eredu berrietarako"

Egitasmoak 190 neurri ditu, gizarte “jasangarriagoa, lehiakorragoa eta bateratuagoa” lortzeko, eredu ekonomiko eta sozial berri bat, egungoa “agorturik” dagoelako, adierazi du Maria Chivitek.

Maria Chivite Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE
Maria Chivite Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE
Maria Chivite Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana onartu du Foru Gobernuak ezohiko batzarrean. 989,4 milioi aurreikusten ditu egitasmoak. Estatuaren eta EBren berreraikuntzarako funtsak eta inbertsio pribatua erantsi behar zaizkio, “oparotasun eredu berriak” bultzatzeko.

Egitasmoak 190 neurri ditu, gizarte “jasangarriagoa, lehiakorragoa eta bateratuagoa” lortzeko, eredu ekonomiko eta sozial berri bat, egungoa “agorturik” dagoelako, adierazi du Maria Chivite presidenteak aurkezpenean. Chiviteren ahotan, koronabirusaren krisia “erronka instituzional, politiko, ekonomiko eta sozial handiena da” II. Mundu Gerratik eta Gerra Zibiletik.

Bi presidenteordeek Chivite lagundu dute agerraldian. “Inor atzean utzi barik krisitik ateratzeko” beharra azpimarratu du Nafarroako Foru Erkidegoko presidenteak. Horretarako, ekonomia eraldatzeko, planaren ildo estrategikoak digitalizazioa, trantsizio ekologikoa azkartzea, lurraldea egituratzea, kohesioa bultzatzea eta elkarbizitzan sakontzea dira, erantsi duenez.

Guztia lidergo publikotik eta kanpo ekintza ahaztu barik; izan ere, egitasmoak 2030 Garapen Jasangarriko Agendarekin bat egiten du, baita Itun Bedea (Green Deal) eta Next Generation EUrekin ere.

Nafarroa Suspertu Plana eta Nafarroaren Zentzuzko Espezializazio Estrategia “txanpon bereko bi aldeak dira, dimentsio ezberdinetatik”, esan du Chivitek. Ekimen honekin Nafarroa “datozen belaunaldietan pentsatzen” ari dela gaineratu du.

Pandemiaren erronkei aurre egiteko Gobernuak orain arte hartutako premiazko ehun bat neurriak oinarri ditu egitasmoak. Gainera, Exekutiboko departamentu guztiek, udalek, interes taldeek, entitateek, elkargoek eta herritarrek 1.500 ekarpen egin dizkiote, baita Nafarroako Parlamentuak onartutako ebazpenek ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua María Chivite Koronabirusa