Ekonomia -

BPG

Nafarroako ekonomia % 18,8 jaitsi da urteko bigarren hiruhilekoan

Ildo horretatik, % 15,6ko beherakada izan da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Foru Erkidegoko BPGan aurrekaririk ez duten datuak dira, batez ere pandemiaren eraginagatik.

Gazteluko plaza, Iruñean (Nafarroa), alarma-egoera indarrean zegoela. Argazkia: EFE
Gazteluko plaza, Iruñean (Nafarroa), alarma-egoera indarrean zegoela.
Gazteluko plaza, Iruñean (Nafarroa), alarma-egoera indarrean zegoela. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako ekonomiak % 18,8 egin du behera urteko bigarren hiruhilekoan, 2019ko epe berarekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak ostiral honetan jakitera eman duenez. Ildo horretatik, % 15,6 jaitsi da 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

Nafarroako Barne Produktu Gordinak (BPG) inoiz izandako daturik txarrenak dira horiek, batez ere koronabirusaren pandemiak merkatuko zerbitzuetan eta industrian izan duen eraginaren ondorioz. Estatistika Institutuak jakinarazi duenez, merkatutik kanpoko zerbitzuen dinamismoak soilik konpentsatzen ditu datu txar horiek.

Eskariei dagokienez, beherakada nabarmena atzeman da familien inbertsioan eta kontsumoan, bai eta kanpo-eskarietan ere.

Estatuan, ekonomiak % 18,5eko beherakada historikoa izan du urteko bigarren hiruhilekoan, lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 22,1koa urtebeteko datuekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Iruñea Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Koronabirusa Industriaren azken ordukoak BPGd Espainia