Ekonomia -

KPI

Urte arteko inflazioa % 0,7 jaitsi da maiatzean EAEn

Urte arteko tasa 2 hamarren jaitsi da EAEn, apirilekoa % 0,5ekoa izan baitzen.

Eraikitzen ari diren etxebizitzak Bilbon. Artxiboko irudia: EFE
Eraikitzen ari diren etxebizitzak Bilbon
Eraikitzen ari diren etxebizitzak Bilbon. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko inflazioa % 0,7 jaitsi da maiatzean EAEn, garraioaren eta etxebizitzaren jaitsieren eraginez. Prezioek, berriz, bere horretan jarraitu dute apirileko datuekin alderatuta.

Espainiako Estatistika Institutuak ostiral honetan argitaratutako Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) arabera, urte arteko tasa 2 hamarren jaitsi da EAEn, apirilekoa % 0,5ean kokatu baitzen.

Lurraldeka, Araban urte arteko tasa -% 1,1ekoa izan da, Gipuzkoan % 0,7koa eta Bizkaian % 0,6koa.

Aurten, prezioak % 1,3 jaitsi dira Araban, % 1 Bizkaian eta % 0,9 Gipuzkoan.

EAEn, oro har, prezioak % 1 jaitsi dira 2020ko lehen bost hilabeteetan.

Taldeen eta zerbitzuen arabera, urte arteko jaitsierarik handiena Garraioan (-% 7,6), Etxebizitzan (-% 5,6) eta Aisialdi eta Kulturan (-% 0,5) izan da. Sektore horiek ere datu negatiboak izan dituzte urte honetan: -% 7 lehenengoan, -% 3,8 bigarrenean eta -% 2,7 hirugarrenean.

Hala ere, gainerako alorretan, urte arteko inflazioak gora egin du, eta igoera handiena elikagaiena eta alkoholik gabeko edariena (% 4) izan da; urteko lehen hilabeteetan ere, % 2,2ko hazkundea izan du. COVID-19aren aurka hartutako neurriek horiei egin die kalte txikiena.

Urte arteko beste hazkundeak hauek izan dira: irakaskuntza (% 1,4), hotelak, kafetegiak eta jatetxeak (% 1,1), jantziak eta oinetakoak (% 1), bestelakoak (% 1), medikuntza (% 0,6), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 0,5), komunikazioak (% 0,5) eta hornidurak (% 0,1).

Espainian, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,9 jaitsi da maiatzean, erregaiek behera egin dutelako COVID-19aren pandemiaren erdian, Espainiako Estatistika Institutuak baieztatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoa KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak