Ekonomia -

Enpresariak

CEOEk elkarrizketa soziala eten du lan-erreforma indargabetzeko akordioaren ondoren

PSOEren, Unidas Podemosen eta EH Bilduren arteko hitzarmenaren ondoren, Antonio Garamendi Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren presidenteak esan du ezin dela “karta markatuekin joan”.

Antonio Garamendi, CEOEko presidentea artxiboko argazki batean. Argazkia: Radio Euskadi.
Antonio Garamendi
Antonio Garamendi, CEOEko presidentea artxiboko argazki batean. Argazkia: Radio Euskadi.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Garamendi Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko (CEOE) presidenteak ostegun honetan adierazi duenez, patronalak bertan behera utzi du elkarrizketa soziala, PSOEren eta Unidas Podemosen Gobernuak eta EH Bilduk lan-erreforma deuseztatzea hitzartu eta gero.

RNEri egindako adierazpenetan, Garamendik esan du elkarrizketa soziala “etenda” dagoela, eta biltzeko arrazoirik ba ote dagoen galdegin du, “zer egingo den erabakita baitago, eguneko menua prestatuta baitago. “Aurrerantzean, ez gaitzatela kontuan har”, baieztatu du haserre.  

Espainiako patronalaren presidentearen hitzetan, CEOEk 40 urte daramatza gobernuekin hizketan eta mahai guztietan eseri dira, baina beti jaso izan dute “erakundeen leialtasuna”. “Ezin da karta markatuekin joan”, errepikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
lan erreforma berria Albisteak PSOE Espainiako Gobernua bideoak Espainia Ekonomia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Podemos albisteak Enpresen albisteak CEOE