Ekonomia -
Ibilgailuen azterketa tekniko
EAEk gasolinazko autoentzako Estatuko IAT tarifarik garestiena dauka
% 2,3 hazi dira EAEn aztertutako tarifak: gasolina, diesel eta motozikletak.
Agentziak | Erredakzioa
EAEk gasolinazko autoentzako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) Estatuko tarifarik garestiena dauka, 44,48 eurokoa, Facua kontsumitzaileen defentsarako elkartearen ikerketa baten datuen arabera.
Gasolinazko autoetan % 74,4 aldea dago erkidegoen artean; dieselezkoetan, berriz, alde hori % 98,8ra heltzen da.
Erkidego guztien arteko batez bestekoa 35,44 eurokoa da gasolinazko autoentzat, eta 42,11 eurokoa dieseleko autoentzat. Tarifa horretan % 21eko BEZa sartuta dago.
Euskadiren atzetik Kantabria (41,95 euro) eta Madril (40,37 euro) daude.
Gasolinazko autoentzako tarifarik merkeenak, berriz, Andaluzian (26,19 euro 1.600 zentimetro kubiko baino gutxiagoko autoentzat eta 35,40 euro gainerakoentzat), Murtzian (26,40 euro Alcantarillako Gobernuaren gunean) eta Extremaduran (28,39 euro Administrazioaren menpeko guneetan) daude.
EAErekin batera, Aragoi, Ceuta eta Melilla dira gasolina, diesel eta motozikleten tarifetan gorakada handiena izan dutenak, % 2,3 igo baitira tarifak erkidego horietan.