Ekonomia -

EUSKALTEL

Alberto Garcia Erauzkinek Euskalteleko Presidentetza utzi du

Enpresak ez du oraindik erabaki ordezkoa zein izango den. Garcia Erauzkin duela 29 urte heldu zen Euskaltelera finantza-zuzendari gisa.

Alberto Garcia Erauzkin argazkiaren erdian, Jose Angel Corres eta Javier Allenderen artean. EFE
Alberto Garcia Erauzkin erdian, Jose Angel Corres eta Javier Allenderen artean
Alberto Garcia Erauzkin argazkiaren erdian, Jose Angel Corres eta Javier Allenderen artean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Garcia Erauzkinek Euskalteleko presidente kargua utzi du, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ostegun honetan jakinarazi dionez.

"2019ko uztailaren 24an Euskalteleko Administrazio Kontseiluak presidente exekutiboa ordezkatzeko prozesua abiatzea adostu zuen aho batez, Garcia Erauzkinek arrazoi pertsonalengatik kargurako berriro aurkeztuko ez zela iragarri baitzuen", Euskaltelen esanetan.

Horrela, telekomunikazioen enpresak ez du oraindik erabaki ordezkoa zein izango den, baina presidente berriak eginkizun exekutiboak ez dituela izango iragarri dute.

Garcia Erauzkin duela 29 urte heldu zen Euskaltelera finantza-zuzendari gisa. Dena den, konpainiako presidentea izan da 2011tik, Jose Antonio Ardanzaren ordez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak