Ekonomia -

Irailaren 2tik aurrera

Udako etenaren ostean, Bilboko TAO zerbitzua goiz eta arratsaldez izango da martxan

Hau izango da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 09:00etatik 13:30era.

TAO zerbitzuko makina bat, Bilbon. Argazkia: Bilboko Udala
TAO zerbitzuko makina bat, Bilbon
TAO zerbitzuko makina bat, Bilbon. Argazkia: Bilboko Udala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iraileko lehen astelehenarekin batera, Bilboko TAO zerbitzua ohiko ordutegira, neguko ordutegira, itzuliko da. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara.

Halaber, Bilboko TAO zerbitzuaren larunbatetako ordutegia 09:00etatik 13:30era artekoa izango da, 1., 2., 3., 4. eta 10. guneetan. Iragan uztailaren 1etik, erabiltzaileei arreta emateko bulegoa Lertxundi kaleko 12. zenbakian dago.

Uztailean eta abuztuan Bilboko TAO zerbitzuaren udako ordutegia egon da martxan. Abuztuan, erabiltzaileek ez dute ez arratsaldetan eta ezta larunbatetan ere ordaindu beharrik izan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Negua albisteak TAO guneak