Ekonomia -

Bilera Cebekekin

Kiroldegietako sindikatuek greba deialdiari eutsi diote, akordiorik lortu ez dutelako

Beraz, ostegunean lau orduko lanuztea egingo dute, 17:30etik 21:30era. Gainera, ostiralerako, 08:30etik 12:30era deitu dute greba Bizkaiko kiroldegietako sindikatuek.

ETBren bideo batetik ateratako irudia
Kiroldegietako sindikatuek greba deialdiari eutsi diote, akordiorik lortu ez dutelako
ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko kiroldegietako lan gatazkaren harira, Cebeken eta ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuen artean astelehen honetan izandako bilerak ez du fruiturik eman. Hori dela eta, akordiorik lortu ez dutenez, aste honetarako deitutako mobilizazioei eutsiko diete beharginek.

Iturri sindikalek jakitera eman dutenez, langileek protesta egingo dute uztailaren 18an eta 19an.

Ostegunean, hain zuzen ere, lanuztea egingo dute, 17:30etik 21:30era. Gainera, ostiralerako, 08:30etik 12:30era deitu dute greba Bizkaiko kiroldegietan.

Era berean, hilaren 23an 24 orduko greba egiteko deia egin dute sindikatuek. Egun horretarako, manifestazioa antolatu dute Bilbo erdialdean.

Aurreikusitakoaren arabera, irailaren 24an bilduko dira berriro patronala eta sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuen albistea Lan gatazkak Kiroldegiak gaur